🎵
LETRA
Hortik nonbait [Txilly] Irten lasterka, Karrera hasi dela. Umeak kaleetan barrena. Izan ginena buruan hau ikustean. Inozo ginen garaiak onenak. Irribarre batez oroitzen. Nire begiak infinituan galduta. Izandako haren antzik eduki nezake. Ispilu aurrean dudana hazi egin da. Aldaketen preso, Oraina gailentzen. Aurretik esanak non geratu diren. Linboan, hortik nonbait, Ziur ihes egiten Gure antzera. Eman eskua eta goazen. Bizitza bizitzen, Aukerak bilatzen. Maite genituen baina joan ziren. Oraina arnasten, Ametsak betetzen. Ez dirudi ni naizenik, eh! [Beni] Beste gau batez Barne oihuen oihartzuna. Esaldi ezaguna; Egin behar duzuna. Aukeraren orduan Moralaren isuna: Ona eta txarraren dikotomia iluna. Gauero gauero, beti, Bueltak eta bueltak. Kontraesanen putzuan Denak dira kezkak. Beldurtzen nau Ondokoaren ezetzak. Eta ezin ditut bete ditudan ametsak. Beltza da kontakizuna. Ilunagoa oraindik gure etorkizuna. Ez dakizunez gerora datorkizuna Dakizunetik ikasi ez dakizuna. [Txilly] Gauetako orduak sapaia begira, Poema berrien arbela. Zalantza ilunak ate-joka ari dira. Irteteko garaia dela. Bihotzetik mundura, Kartzelatik atera. Begietan irribarrea Kaiolatik ateratako txoria bezala. Egoera berrira egokitu beharra.
◎ Más canciones de Txilly
Ver artista#TítuloÁlbumDuración
- 1Amildegi HertzeanSingle--:--
Txilly
- 2BiharSingle--:--
Txilly
- 3BueltanSingle--:--
Txilly
- 4DesioakSingle--:--
Txilly
- 5Día A DíaSingle--:--
Txilly
- 6En Mi DesiertoSingle--:--
Txilly