🎵

Irudi biluztuak

Ken Zazpi

Ken ZazpiLetra oficial

LETRA

Traducir
Irudi biluztuak
Zergaitik galdu ziren erantzunak?
Nora egin zuten ihes hitz goxoek?
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak
Inoiz ikusi ditut ihesean
irudi biluztuak jolasean
sinetsi eman nizun
muxu bakoitza benetan zela.

Denbora azkar pasa da
biok aldatu gara,
nun sartu zara?
Ze leku gelditu zen bilatzeko
errudunik ez zela ikusteko
nola eman genion garrantzi gehiegi ez zeukanari.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen
didazu begirada batez,
babesten gaituen muga zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut
azken geltokiko iluntasunean
amets ezkutuen, isiltasunean.
Zergaitik galdu ziren erantzunak?
Nora egin zuten ihes?
Noiz irentsi gintuen zalantza ezinen olatuak?
Denbora azkar pasa da
ta ziur, biok aldatu gara,
nun sartu zara?
Zutaz oroitzen naizen galdetzen
didazu begirada batez,
babesten gaituen muga zeharkatzen.
Ezin aurkitu hitzik
gauean galtzeko, agur esateko.
Zutaz oroitzen naizen galdetzen
didazu begirada batez,
babesten gaituen eta zeharkatzen.
Beti itxarongo zaitut
azken geltokiko iluntasunean
amets ezkutuen isiltasunean, isiltasunean...
👤
Letra enviada por @944kevin

Las letras de canciones pertenecen a sus respectivos autores y titulares de derechos.

Más canciones de Ken Zazpi

Ver artista
Irudi biluztuak · Ken Zazpi | Esletras.com